Dantza suelto txapelketako bigarren saria Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek lortu zuten; eta hirugarrena, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrek.
Bigarrenetik, lehenengora
Irailaren 1ean, Donostian jokatutako txapelketan bigarren postua lortu zuen bikote bergararrak; eta, hurrengo egunean ere, bigarren izan ziren Zarautzen. Bi postu on horien ostean, etxeko txapelketan heldu zaie sari potoloa.