'Biz hitza' dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, doan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 13a, 11:57

Aukeran dantza taldearen Biz hitza ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da bihar, zapatua, pilotalekuan. Edu Muruamendiaraz bergararrak zuzentzen du ikuskizuna.

"Euskara batuaren historia dantzatua" moduan aurkeztu dute lana. Ikuskizunak munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bitartez. Xabi Paya kulturgileak idatzi du gidoia eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu."Herria da gorputza, hizkuntza bihotza", Urepelako artzainaren esana da. Eta, hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza eta elearen etengabeko bilakaera? Abiapuntu horretatik sortu dute ikuskizuna. Euskaltzaindiaren babesa du emanaldiak.

Sarrerak, doan

Udal Pilotalekuan izango da dantza saioa, 22:00etan, doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak