Deba Garaia Landa Garapenak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan aurrez deitu behar da zerbitzua eskatzeko. Deitzen ez bada kamioi ez da pasatzen. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. SOKAK eta SAREAK: plastikotik bereiztuta, zaku batean ondo bilduta atera behar dira dira. PLASTIKOA TXUKUN EZ BADAGO, PUNTU HORRETAN EZ DA BILKETA EGINGO. Utzi plastikoa ARRATSALDEZ, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu adosteko. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi bada, deitu 943 76 25 47 telefonora.
Heziketa digitala helburu duen Altxa Burua Elgeta taldeak batzarra deitu du hilaren 25erako, 15:00etan, liburutegian.
Aretxabaletan, Antzuolan, Oñatin eta Bergaran, ohiko lekuetan. Arrasaten, Bergarako Elosuan, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan aurrez deitu behar da, 943-76 25 47 telefonora.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea deitu du Mugimendu Feministak eta Udalak bat egin du horrekin. Herritarrak ere gonbidatu dituzte bertara.
Gaurko saioan landuko duten liburua da: 'Lolita'. Idazlea: Vladimir Nabokov. Dinamizatzailea: Monica Leiva.
18:00etan, herriko plazan kontzentrazioa deitu dute. Ostean, 19:00etan, Helenas antzezlana izango da ikusgai, kultur etxean. Lan horrek emakumeen aurkako kaleko sexu-indarkeria, sare sozialak, bizilagunak, gerrak eta abar jorratzen ditu. Kontakizun poetiko, performatibo eta teatrala da.
"Erasotzaileen inpunitatearen eta matxismoa ukatzen duten ideia erreakzionarioen eta faxisten aurka" mobilizatzera deitu du Itaiak.
Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan elkarretaratzea egingo da.
"Indarkeria matxistaren aurrean eta sostengatzen duten sareen aurrean aski da esan, autodefentsa feminista aldarrikatu eta konplizitate sare feministak aktibatzeko" mobilizazioa deitu du Arrasateko Mugimendu Feministak.
Manifestazioa. Antolatzailea: Bergarako Mugimendu Feminista.
Natalia Urteaga biokimikoak egingo du berba.
Azaroaren 25aren bueltako elkarretaratzea.
Amantalak talde feministak deituta Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea plazan.
Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Oñatiko udalarekin lankidetzan, mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko tailer zikloa (6 saio) eskainiko du Oñatin, doan. Datak: Azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 9. Izena emateko: maribelpachecos@gmail.com.