Deba Garaia Landa Garapenak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan aurrez deitu behar da zerbitzua eskatzeko. Deitzen ez bada kamioi ez da pasatzen. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. SOKAK eta SAREAK: plastikotik bereiztuta, zaku batean ondo bilduta atera behar dira dira. PLASTIKOA TXUKUN EZ BADAGO, PUNTU HORRETAN EZ DA BILKETA EGINGO. Utzi plastikoa ARRATSALDEZ, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu adosteko. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi bada, deitu 943 76 25 47 telefonora.
Aretxabaletan, Antzuolan, Oñatin eta Bergaran, ohiko lekuetan. Arrasaten, Bergarako Elosuan, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan aurrez deitu behar da, 943-76 25 47 telefonora.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA