Memoria historikoaren hilabetean, Eñaut Elorrietaren bakarkako kontzertua. Sarrera bost euro. Eros daitezke udaletxeko harreran zein Entradium plataforman.
Goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak bukatu berri dituzu, eta ez dakizu nondik hasi lan bila? Goi-mailako ikasketak dituzu eta lan merkatutik kanpo egon ondoren, berriro lana lortzeko zailtasunak dituzu? Lan bila zabiltza, eta esperientzia falta duzu? Indartu zure trebetasunak eta praktikak eginda, eman bultzada zure esperientzia profesionalari. AKTIBATU TAILERRA (zeharkako konpetentziak garatzeko) + PRAKTIKA BEKADUNAK ENPRESAN Hasiera urriaren 6ra atzeratu da. Izen-ematea: irailaren 26ra arte zabalik. Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako erdi edo goi mailako titulazioa baduzu, Debagioenean bizi bazara eta lan bila bazabiltza, Hazilan + zuretzat da!! Informazio gehiago eta izen-ematea
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Iraila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |