Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Urriaren 1ean Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Honakoa da egitaraua: 10:00 Mizpirualde, Arin eta Eguneko Zentroan: jolasean adinekoekin, Mariaren Lagundiko ikasleekin. 11:00-14:00 / 16:30-19:30 Boni Laskurain pasealekuan: 100 aldiz begiratu sentsibilizazio programa. 17:00 San Joxepen: Bide istripuak prebenitzeko tailerra. Izena emateko: B@Z (010-943 77 91 00) edo San Joxepen. 18:30 San Joxepen: Bakarrizketa 100 aldiz begiratu egitasmoaren baitan. 20:00 Seminarixoan: Zine Kluba - Mi postre favorito filma. Sarrera: 3 euro.
Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratzea egingo du Landatxope elkarteak, Herriko Plazan, 12:00etan.
Irene Vallejo idazlearen El infinito en un junco liburua izango du hizpide literatur solasaldiko taldeak Monica Leiva gidari dela.
Oroimen historikoaren hilabetearen baitan, Euzkadi en ruinas liburua aurkeztuko du Josu Santamarinak Elgetan. Udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean.
Palestinako egungo egoera eta sustrai kultural eta musikalak lehenengo pertsonan ezagutzeko aukera.
Urtero bezala, Portaloi elkarteak "Plazako dantza tradizionala" ikastaroak antolatu ditu, helduei begira, maila eta ordutegi ezberdinetan. Guztiak ere Kulturolako gelan. Hasiera: urriak 1 (asteleheneko taldeak: irailak 29) Iraupena: urria - maiatza Hastapeneko maila: asteazkenetan 19:00 Izena ematea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com Antolatzailea: Portaloi elkartea
Irailaren 5etik urriaren 3ra Ion Pousa Ruiz de Alegria pintura erakusketa izango da ikusgai Kulturateko klaustroan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.
Iraila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |