Oñatiko jaien barruan, gaur: Egun osoan zehar, GAZTEENTZAKO EKINTZAK. Antolatzailea: Gaztelekuko erabiltzaileak. Egitaraua Gaztelekuan ikusgai 11:30ean, Jotak, LA RIBERA CANTA taldearekin, San Martin egoitzan. 12:00etan, BERAKATZ-ZOPA LEHIAKETA, plazan. Ondoren, sari banaketa 13:00etan, Jotak, LA RIBERA CANTA taldearekin, Lazarragako lorategian. 17:30etik 19:30era, SOKAMUTURRA. Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen. Lopene ganadutegiko zezenak. (16 urtetik beherakoek guztiz debekatuta dute sokamuturrean parte hartzea.) 20:15ean, ROBERTO ETXEBARRIA taldearen kontzertua, plazan.
Natalia Urteaga sexologoak egingo du berba, ADP Sexologia elkarteak gonbidatuta.
Giza filmotekako mikrodokumentalak eta solasaldia. Parte-hartzaileak: Ados Teatroa, Laboratorium eta Mariaren Lagundia.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria. Ikasturteari hasiera emango dion saioa.
Urtero bezala, Portaloi elkarteak "Plazako dantza tradizionala" ikastaroak antolatu ditu, helduei begira, maila eta ordutegi ezberdinetan. Guztiak ere Kulturolako gelan. Hasiera: urriak 1 (asteleheneko taldeak: irailak 29) Iraupena: urria - maiatza Hastapeneko maila: asteazkenetan 19:00 Izena ematea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com Antolatzailea: Portaloi elkartea
Irailaren 5etik urriaren 3ra Ion Pousa Ruiz de Alegria pintura erakusketa izango da ikusgai Kulturateko klaustroan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.
Iraila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |