Leizarra musika eskolakoek dantza saioa egingo dute.
Bergarako Musika Eskolak antolatuta: Txistularien kalejira, Antzuolan, 16:45ean. Big Band eta metalak, Iralan, 18:00etan. Rock kontzertua, kartzela zaharrean, 19:00etan.
Bergarako Musika Eskolak antolatuta, Txistularien kalejira, Antzuolan, 16:45ean.
Manga tailerra 9 urtetik gorakoendako, liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldien artean. Mangaren sekretuak ezagutzeko tailer azkarra Gurutzeren eskutik. Aurrez eman behar da izena liburutegian; martxoaren 31tik.
EAEn bizi diren LGTBI+ errefuxiatuek nolako LGTBI+fobia jasaten duten haien jatorrizko herrialdeetan, eta ondoren, harrera-gizartean izango dute hizpide. Aldarte elkarteak ikerketa bat egin du LGTBI+fobiak sei lurraldetan (Kolonbia, Peru, Honduras, Maroko, Senegal eta Euskal Herria) duen dimentsioa aztertzeko, eta bereziki emakume lesbianetan jarri du arreta. Horren berri emango dute Aldarteko kideek Jabetze Eskolak gonbidatuta.
Eskuzko koadernaketa tailerra antolatu du Udal liburutegiak eta irakatsiko dituzte josketa japoniarra eta akordeoi album txikia. Izena eman behar da.
Euskarazko irakurle taldea batuko da, Alaine Agirreren gidaritzapean, Lizar Begoñaren Mundu zitalaren kontra liburua oinarri izanda.
Patxi Olabarria antzuolarrak Gipuzkoako armarria, gure historiaren ispilu liburua aurkeztuko du.
Roman Ezeiza eta Ana Diezek 2024ko abuztuan Frantziako Bordeletik Carcassonerako bidea egin zuten bizikletan 6 etapatan. Ibilbide laua da, egiten erraza eta bidean leku paregabeak ezagutzeko aukera eskaintzen duena. Alforjetan beharrezkoa den guztia hartuta egiteko moduko bidea.
'Salve María' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Mar Coll. Iraupena: 111 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |