EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa da Plazaola, eta horrekin batera Ekai Zientzia eta Teknologia dibulgazio aldizkariko kontseilu editorialeko partaidea. Azalduko du nola lortu den unibertsoaren ezagutza, zer nolako eragina izan duten Einsteinen teoriek eta ondoren etorritako kosmologia modernoaren nolakotasuna.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Paco Leon, Silvia Alonso eta Maia Zaitegi arrasatearra protagonista dituen Sin instrucciones (Espainia, 2024, 99 min.) komedia emango dute. Sarrera: 3 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.