Hitzaldia 10:00etan hasiko da Kulturateko areto nagusia eta izenburua da Unibertsoa: bere historiaren ezagutza. Izen handiko ikertzaile batek emango du; Fernando Plazaolak.
Zientzia Fisikoetan Lizentziatua da, Helsinkiko Teknologia Unibertsitatean garatuzuen doktoretza teknika nuklearren bidez materialak ikertzeko laborategia sortu zuen EHUn ikerketa-talde baten buru izan zelarik.
Materialen eta euren aplikazio teknologikoen zein minbiziaren diagnostikorako eta terapiarako instrumentazio berrien ikerketara bideratuta egon dira egin dituen ikerkuntza gehienak. "Hitzaldiaren helburua da era ulerterrazean gaur egun dugun unibertsoaren ezagutza nola lortu dugun aurkeztea. Aurkezpeneko lehen zatian Einsteinen aurreko unibertsoari buruzko teoriak azalduko ditut, eta ostean 1905 eta 1915 urtetan Einsteinek argitaraturiko teoriek sortu zuten kontzeptuen triskantza, adibidez, denboraz edo espazioaz genuen ulermenaz. Teoria horiek iradokitzen dituzten kontzeptu berriak ere deskribatuko ditut; hala nola, zulo beltzena. Ondoren kosmologia modernoaren jatorria azalduko dut, eta egun denok ezagutzen dugun ‘Big Bang’ teoria azalduko dut". Arte plastikoetan ikerketa horiek izan duten eragina ere azalduko du.
Argibide gehiago hemen.