Gomekin egiteko entrenamendu bat nola antolatu azalduko duten saioa egingo dute gaur Zubikoan. Saio teorikoa eta praktikoa izango da. Izena aurrez eman behar da.
Bigarren eskuko liburu azoka egingo da eta Arrasateko idazleek liburuak sinatuko dituzte. Zarugalde eta Otalora arteko plaza hirukian.
Gazteleku zerbitzuaren ikasturteko bigarren ekintza: irteera Bilboko JumYard parkera. Taldea 10:00etan abiatuko da Elgetatik.
Gaztetxearen 12. urteurrena ospatuko dute: “Dozenia, buelta ta tortillia” lemapean. Egun osoko egitaraua: Goizean: Ginkana herrian zehar eta ondoren bazkaria. Bazkalostean, kantu zaharren karaokea. Arratsaldean: Kaleak girotzeko sorpresa. 22:00etatik aurrera kontzertuak: Aiert, Balantza erromeria, Hemendik at eta DJ-ak.
Ikastaro honetan Deriba bat egitea proposatzen da. Herri-hezkuntzaren metodologiatik abiatuta, Oñatin zehar ibiliko dira, herriko espazio sinboliko eta/edo estrategikoetan murgilduz (gazteleraz). Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta. Irakasleak: Leticia Urretabizkaia, Eva Ramirez eta Cony Carranza. Doan.
Itur Zuri emakume elkarteak antolatu du eta aurrez izena eman behar da 635 738 475 telefonoan edo iturzuri@gmail.com-era idatzita. Prezioa 40 euro da.
Arantzazuko santutegia ikusteko bisita gidatua: 10:30ean euskaraz eta 12:30etan gazteleraz. Aurrez deitzea komeni da: 943 79 64 63.
Herriko ekoizleek, artisauek eta merkatariek euren produktuak herritarren eskura jarriko dituzte.
Hotz-Oñati taldeak merkatu txikia jarriko du goizean zehar goizean.
Artisauek euren produktuak jarriko dituzte salgai Seber Altube plazako karpan.
Fit bike masterklas saioa egingo dute gaur Zubikoako Taupada gelan. Kiroldegiko erabiltzaileedako doan izango da baina plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena.
Arrasateko Trikitixa Eskolak pandero tailerra egingo du, panderoaren lehen pausuak ezagutzeko. Izena aldez aurretik eman behar da: arrasatetrikitixaeskola@gmail.com.
Haur eta gazteentzako puzgarriak eta jolasak izango dira Biteri plazan 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
Jostailuak trukatzeko azoka antolatu du Txatxilipurdik. Jostailuak sortzeko ikastaroa ere egongo da.
Borobileko dantzak egingo dituzte lehenengo eta ondoren, Olentzerori idazteko gutunak banatuko dituzte.
'Vaiana' animaziozko filma (AEB, 2024). Zuzendariak: David G. Derrick Jr., Jason Hand, Dana Ledoux Miller. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da lau euro.
Oñatiko Jabetze Eskolak antolatutako ikastaroa. Autoestimua landuko dute, autoezagutzaren eta teknika arteterapeutikoen bidez; jolasaren, arteen eta taldearen ahalmenaren bidez. Irakasleak: Leire B. Murguialday eta Javi Olfos Besnier. Egunak: Astelehenetan, urriak 14 eta 18, azaroak 11 eta abenduak 9. Matrikula: 10 euro.
Aukeran dantza konpainiak Amama ikuskizuna egingo du. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonai ezberdinekin.
Ipuin kontaketa egingo du Dorleta Kortazarrek, argitaratu berri duten Eskoriatzako eta Gatzagako betiko ipuiñek liburuarekin.
Lau elementuak film laburren emanaldia izango da; tartean da Pette Etxeberriaren Oiogorri lana, Antzuolaren eta Aiherraren artean filmatua.
Kontzertu honetan 2004an sortu zen Ganbara Txiki Abesbatzaren ibilbidearen laburpen bat bat egingo da, irudi eta musika laburpen bat.
Euskadi Brass taldeak 10 urte diskoa aurkeztuko du eta kontzertua egin.
'Emilia Perez' filma (Frantzia, 2024). Zuzendaria: Jacques Audiard. Iraupena: 130 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro. Canneseko Zinemaldian publikoaren saria eta emakumezko aktore onenaren saria 2024an; Donostiako Zinemaldian publikorako sarirako izendatua 2024an.
Goikobalu abesbatzak kontzertua egingo du San Frantzisko elizan.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Udalak antolatutako Aste Berdearen barruan hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazio erakusketa. Argazkiak zeramika gelan barikura arte.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.