Garbigune ibiltaria berdura plazaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Odola emateko autobusa izango da Fernando Eskoriatza plazan, 16:30etatik 20:15era bitartean.
Egoitzaren astearen barruan opera eta zarzuela emanaldia izango dute 17:15ean. Eta ondoren, 18:15ean, musika eskolako dantzarien saioa.
Emaus Gizarte Fundazioak antolatutako Nomada kultura parte-hartzailearen jaialdia egingo dute. Dantza tailerra izango da DABen eskutik, gorputz espresio saioa Jaiki elkartearekin eta Nomada botikina, Grigri-rekin.
Antiracismo y pobreza estructural en la costa Caribe Colombiana hitzaldia egingo du Nhorelsy Camila Thowinson De Leon antropologo eta ikertzaileak.
Ospakizunari kalejirarekin ekingo diote Seber Altube plazatik eta, ostean, ekitaldia egingo dute Kulturolako aterpean; 1994tik gaur egunenera arte "Txatxilitar" izandako hainbat pertsonen bizipenak jasotzen dituen dokumental labur bat eskainiko dute, eta baita Txatxilipurdiren marka berria aurkeztu ere.
Sutunpa txalaparta elkarteak antolatutako ikastaroaren bigarren saioa.
Euskarazko irakurle taldea batuko da, Alaine Agirreren gidaritzapean, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua oinarri izanda.
Jabekuntza Eskola dela-eta, Zaintzako langile diren emakume migratuentzako bizitegi-alternatibak mahai ingurua izango da. Maria Juncay (Emakume Migratu Feministak elkartea) eta Silvia Carrizo (Malenetxea elkartea) izango dira hizlariak.
Jose Luis Elkoro politikari bergararraren gainean Mikel Zubimendik idatzitako Han egon zen liburuaren bueltan jardungo dute kontu kontari literatura solasaldiko kideek Mikel Antza idazleak gidatuta.
Hazi kontuetan adituak diren Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badalek argitaratu berri duten Haziak. Zergatik eta nola egin zureak liburuaren aurkezpena. Kelo bera egongo da nondik norakoen berri ematen.
Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, haurren mugimendu autonomoaz hitzaldia egingo dute azaroaren 14an, eguena, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Berritzeguneko Iratxe Ramirez eta Idoia Azurmendi izango dira hizlariak, eta hitzaldia euskaraz izango bada ere, itzultzailea egongo da.
'Movember gara 2024' egitarauaren harira, Lola Dacostak 'Sexualitatea prostatako minbizia sendatzean' hitzaldia eskainiko du.
Euskal Herriko lehen atlas kartografiko historikoa da Imago Vasconiae eta Jose Mª Esparza etorriko da Olaso dorrera hori aurkeztera.
Gaurko zine-klubean, Aloña Mendiko mendi sailak mendi hamabostaldiaren barruan antolatu dituen proiekzioak botako dituzte. Mendiko zinema jaialdiko sei proiekzio.
Punkaren uhinetan baina doinu akustikoagoetan mugitzen den Old Time Spooks duela pare bat urte sortu zen, Gasteizen, eta Ipar Amerikako Appalache mendietako musika-moldeetan oinarritzen da haren proposamena, hala nola hango hillbilly estiloan eta tresna folklorikoetan. Sarrera: 7 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com