Gantzagako jaietako zapatuko egitaraua: 09:00etan kanpai errepikak eta etxafleroak, 12:00etan meza nagusia, 13:00etan bermut dantzaren bitartean bingoa, 17:00etan mus tapelketa, 17:30ean XV. patata tortilla txapelketa, 17:30ean umeendako tailerrak eta puzgarria, 19:30ean tortilla txapelketako sari banaketa eta dastaketa, 23:00etan dantzaldia Akordek girotuta, ohera juen aurretik, txokolate beroa.
Sare Eskoriatzak eta Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta, 20 urte kartzelan, Marixol Etxera! mendi martxa egingo dute Eskoriatzan.Ibilbide luzea 12 kilometrokoa izango da; 09:00etan plazatik irtenda. Ibilbide motza, berriz, sei kilometrokoa izango da, 10:30ean hasita.12:00etan parte-hartzaile guztiek batera talde argazkia aterako dute Mazmela elizatean.
Atzerritarrei buruzko legea: arrazakeria instituzionalaren tresna ikastaroa egingo dute Luciana Alfaro Lavadok eta Nora Ugarteburu Elkorok gidatuta –gazteleraz–.
Emakumeon gorputzaren gaineko ezagutza eta auto-zaintza landuko dituzte ikastaro –urriak 19 eta azaroak 2, 9 eta 30–honetan, Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Gaztelekuko sotoan.
Baserritar jantzia burutik oinetara ikastaroa egingo dute eta erakutsi nola janzten diren buruko zapia, alkandora, gona, amantala, alpargatak… Debalde. Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak antolatuta, urteurreneko ekitaldien barruan dago.
Hotz Oñati elkartearen elkartasun azoka, plazan.
Taldea plazan elkartuko da 11:00etan. Helburua da hilerri inguruko zuhaitzetan saguzarrendako kutxak kokatzea. Bi ordu inguru iraungo du auzolanak. Antolatzailea: Elgetako Udala.
'Jorge Oteiza en la Basílica de Arantzazu: entre la obra religiosa y la escultura moderna' izeneko bisita gidatua egingo du gaur Elena Martinek, gazteleraz, Arantzazuko Adiskideak elkarteak antolatuta eta 'Ezagutu Arantzazu' izeneko ekimenaren barruan. Santutegiaren sarreran elkartuko dira bisita egiteko. Prezioa da: bost euro. Izen emateak: adiskideak@arantzazu.org (688 613 840). Plaza mugatuak.
Dancehall estiloan murgiltzeko saioa egingo dute Matilde Aizpuruak gidatuta. Izena emateko: matildeaizpurua98@gmail.com.
Debagoieneko Movember taldeen topaketa egingo dute Elorregin, Mondravemberrek antolatuta. Oinez edota bizikletaz joateko deialdia egin dute, eta, ondoren, parrilla piztuko dute, askotariko jakiak prestatu eta elkarrekin dastatzeko.
Pake Leku erretiratuen elkartea, Olagarro Eguna gaur. Eguerdian –12:00etatik 14:00etara– eta iluntzean –19:00etatik 21:00etara–. Prezioa: 12 euro.
II. Kintada Eguna Aramaion. Egitaraua: 13:00 triki poteoa Anbototik hasita, 15:00 kantu bazkaria, 17:00etan bingoa, ondoren, Gantzagara igoera.
Buffalo kids, denok izan gaitezke heroi marrazki bizidunen filma (Espainia, 2024, 93 min), euskaraz, izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
Patata Tropikala antzerki taldearen 'Pirata Garrapataren Abenturak' antzezlana Urgain Herri Eskolak antolatuta.Itsasoko kutsadura lantzen duen antzezlana da.. Antzerkia, txontxongiloak, malabareak eta magia nahasten dira.2-12 urte bitarteko haurrendako. Sarrerak, Txokolateixan salgai 5 eurotan azaroak 4tik aurrera. Oharra: 2 urte edo gutxiagoko haurrek ez dute sarrerarik ordainduko, baina aurretik tiketa hartu beharko dute.
'Robot salvaje' animaziozko filma (AEB, 2024). Zuzendaria: Chris Sanders. Iraupena: 101 minutu. Sarrera da lau euro.
Bergara Antzerki Musikala (BAM!) elkarteak Grimm anaien Hamelingo Txirularia ipuin ospetsuan oinarritutako familia guztiarentzako euskarazko musikala eskainiko du. Iñigo Casalí eta Iñaki Elizaldek 2008an egindako El Flautista de Hamelin gaztelaniazko musikalaren euskarazko bertsioa da. Bi saio izango dira: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrera: 20 euro.
Arantzazuko XI. mikopoteoa egingo da gaur. 17:30ean, hitzaldia egingo du Joxepo Teres, Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologian adituak: "Onddoak biodibertsitatearen giltzarri". Gandiaga Topagunean izango da eta ostean, 19:00etan, Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena onddoez egindako pintxoen dastaketa ibilbidea hasiko da. Mikopintxo bakoitzak 1,5 euro
Palestinako gatazkaren nondik norakoen berri emateko hitzaldia antolatu du Arrasateko BDZ mugimenduak eta Taher Ali, Samidoun eta Al Yudur antolakundeko kideak izango dira hizlari.
Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, gaztaina erre eguna ospatuko dute elkartean.
Iduzkilore antzerki taldearen eskutik, Ihesi antzezlana eskainiko dute.
Najwa Nimri aktore ezaguna protagonista duen drama da La virgen roja filma (Espainia, 2024, 114 min.). Sarrera: 5 euro.
'Marco' filma (Espainia, 2024). Zuzendariak: Aitor Arregi eta Jon Garaño. Iraupena: 101 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Gineako gazte batek bidaia luzea egingo du Europara bere anaia txikiaren bila. 'Miñan' Ibrahima Balde protagonistak berak eta Amets Arzallusek idatzi zuten. Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernandez de Larrea eta Mikel Kayerekin.
Bi talderen zuzeneko emanaldia gaur gaztelekuan: Anestesia eta Anker. Sarrerak: hamabi euro aurrez, hamabost euro takillan.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.