Leire Lisonek eta Goiatz Oiartzabalek gazteek transformazio digitala ikuspuntu historiko, kritiko zein burujabetik aztertzea helburu duen hitzaldia eskainiko dute.
Nekane San Miguel Bergaretxe epaile ohiak errugabetasun presuntzio-eskubidea zer den azalduko du eta horren gaineko argibideak eman, Goienagusik gonbidatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea hainbat pentsiodunek deituta.
Osakidetzak 4 saiotan zure emaginaren eskutik, bizitzako garai hori taldean pasa ahal izateko tailerra eskaintzen du. Bertan, informazioa jaso, esperientziak partekatu, eta tresnak zein baliabideak eskuratu ahal izango dira. 40 eta 65 urte bitarteko emakumeei zuzendutako tailerrak, zure oingazte fisikoa, emozionala eta sexuala hobetzea helburu du. Azaroaren 4an, 13:00etan, emango zaio hasiera bi orduko iraupena izango duen tailerrari. Gainontzeko saioak, astelehenero ordu berean izango dira: azaroak 11-18-25.
Iciar Bollain zuzendari nafarraren Soy Nevenca filma (Espainia, 112 min.) izango dute helduek aste bukaeran. Sarrera: 3 euro.
Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak proposatutako liburua landuko dute.
Valentziara laguntza bidaltzeko materiala jasoko dute. Eskatutakoa: ura, umeendako esnea, elikagaiak (kontserbak…), pixoihalak, paper-zapiak, dutxatzeko xaboia, kartoizko kaxak, katiuskak, palak... Dirulaguntza ere jasoko dute.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa, Josemari Iturraldek gidatuta.
'El 47' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Marcel Barrena. Iraupena: 110 minutu. Benetako gertakarietan oinarritutako filma. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.