Bedelkarren eskutik. Ordutegia: 17:00-21:00.
Ttak!-ek eta AEDk antolatuta, 5 urtetik gorako umeendako.
Ume, nerabe eta helduendako Bikoizketa lehiaketa egingo dute. Kultura etxean izango da.
Jabetze Eskolak antolatutako hitzaldia. Herritar guztiei irekita dagoen solasaldia (gaztelaniaz). Hizlaria da: Yayo Herrero. Ezinbestekoa izango da solasaldietarako izena ematea: udal webgunearen bitartez edo Udaleko Berdintasun Departamenduarekin harremanetan jarrita: berdintasuna@onati.eus edo 943 78 04 11 (010).
Musikari arrasatearrek eskainiko dute kontzertua, Zaldibar antzokian. Sarrerak: 5 € (Manuel Muñoz kiroldegian eta www.bibe.me)
Oñati abesbatzak antolatuta, Gaboneko kontzertua. Gabonetako egitarauaren barruan.
Harreman Gobernuz Kanpoko Elkartearen alde.
2021 urteak kirol arloan eman duenaren inguruko mahai-ingurua herriko eragile ezberdinekin, Goiena Telebistan.
'Pan de limón con semillas de amapola' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Benito Zambrano. Iraupena: 121 minutu. Sarrera da bost euro.
Artixa elkartearen liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketaren inaugurazioa gaur. Musika emanaldi bat ere izango da. (Erakusketa abenduaren 13tik 23ra egongo da zabalik).
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.