Kriptografiaren eraldaketa: erasotzaileen aurkako lasterketa bidezko aurrerapenen berrikustea hitzaldia eskainiko du Urko Zurutuza informatikan doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasun eta datu-analisien arloan koordinatzailea denak. Goienagusik antolatutako hitzaldia da.
Pentsio duinak eskatzeko erretiratuek egingo duten elkarretaratzea.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta podologo zerbitzua erretiratuendako. Kontsulta kultura etxean izango da. Beharrezkoa da aurrez txanda hartzea: 667 80 70 06 (Olga Fernandez). COVID-19a dela-eta derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera.
Lege Soziologia Institutuak antolatuta. Hizlariak: Johannes Peest (Profesor of criminal justice, corrections, criminal law) eta Gema Varona (lecturer in victimology and crimina policy). Zoom bidez. Informazioa: susana@onati.community.es
Ingo Xonau egitasmoko kideen laguntzarekin, noka egiten duten emakumeen esperientzietara gerturatu eta galdutakoa elkarlanean berreskuratzeko aukera eskaini nahi du ikastaro honek. Irakaslea: Beatriz Irizar (Ingo Xonau). Iraupena: 20 ordu, azaroaren 8tik urtarrilaren 31ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
Lope Agirreri buruz Olaitturri kultura elkarteak antolatutako ekitaldietan lehena. EHUko katedratikoa den Oskar Alvarez Gila (Portugalete, 1966) izango da hizlaria.
'El espía inglés' filma (EB, 2020). Zuzendaria: Dominic Cooke. Iraupena: 111 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Artixa elkartearen liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketaren inaugurazioa gaur. Musika emanaldi bat ere izango da. (Erakusketa abenduaren 13tik 23ra egongo da zabalik).