Abuztuaren 14an, egubakoitza, Soinujolearen semea filma eskainiko da eskolako patioan, 21:45ean. Bernardo Atxagaren eleberri arrakastatsuan oinarritutako filma da. Adiskidetasuna eta maitasuna, traizioa, talde armatuekin kolaborazioak eta erbestea dira film honetako gaiak. Sarrera (3 euro) aurrez hartu behar da.
Banaezina eskultura erakusketa ikusgai dago Aroztegi aretoan abuztuaren 23ra arte. Bertan Paco San Miguel artistaren lanekin gozatzeko aukera izango da. Gasteiztarraren lanek, nagusiki, marmola eta kareharria dute oinarri.