OHARRA: Koronabirusa ez zabaltzeko prebentzio neurri gisa saioa bertan behera gelditzen da.
Gatz egile egun batez izenburupean, 10:30ean, Familian egiteko tailerra izango da martxoaren 14ean. Egurra bildu, egurraren jatorria ezagutu, egurrarekin sua egin gatza lortzeko, Gatz museoa ezagutu, gatza koloreztatu… Izena eman behar da: 943 79 64 63 telefono zenbakira deituz.
Hotz Oñati taldeak informazio eta salmenta mahaia jarriko du
'Bonnie Bears. Abentura historiaurrean' filma, gaztetxoendako. Sarrera da lau euro
Jeff Fowler zuzendariaren Sonic, la pelicula filma ikusgai izango da Amaia Antzokian, 17:00etan.
Kurdistanen ospatzen den eguna da Newroz, egun-berria esan nahi du eta udaberriaren etorrera ospatzen dute. Egun hau ospatzeko, Kurdistanen inguruko solasaldia egongo eta Kurdistango ohiko jakiak ere izango dira jateko.
Martxoaren 14ean, Erradikalak ginen ikuskizuna ikusteko aukera egongo da, 19:00etan, Torresoroan.
La Compañia del Krisol taldeak gizartean sexuak duen pisuaz eta adiera desberdinetaz hausnartzeko sortutako antzezlana, gaztelaniaz. Neska batek harremana hasiko du mutil batekin. Hasieran dena ederra da, baina gero ez. Konturatuko da ezin duela harekin sexu harremanik izan. Igaroko gara pornotik, familiatik, biolazioren kulturatik... Yo nunca da emakumea zentzu guztietan askatzea nahi duen oihu gazte eta garaikoa, gizarteak behar duen aldaketa. Antzerkia Seminarixoan ikusteko aukera egongo da, 19:00etik aurrera eta sarrera zortzi euro izango dira.
Ruper Goold zuzendariaren Judy filma ikusgai izango da Amaia Antzokian, 19:30ean.
Jokin Uranga eta Iker Zubeldia bertsolariek girotutako afaria izango da Apotzaga auzoko San Migel merenderuan.
'Hasta que la boda nos separe' filma (Espainia, 2020). Zuzendaria: Dani De La Orden. Sarrera da bost euro
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan. Ordutegia: Hilak 10 eta 11: 10:30-12:00 Hilak 12 eta 13: 18:00-20:00 Hilak 14 eta 15: 12:00-14:00 Hilaren 15ean, bisita gidatua, 12:00etan, Ainhoa Aldazabal dinamizatzailearekin.
Sophia Morales Lopez argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: "Erakusketa honetan , nire ibilbide fotografikoko azken etapan sortu ditudan zenbait argazki aurkituko ditu ikusleak. Erretratuak eskaintzen dizkidan tresnez baliatuz aurrez aipatutako kontzeptuak landu nahi izan ditut". Gaur inauguratuko dute erakusketa eta zabalik egongo da martxoaren 22ra arte