Herri Eguna. Gaurko egitaraua: 9:00etan, Txistulari bandaren GOIZ-ERESIA. Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira. 10:30ean, Unibertsitate inguruan: • Herri mailako behi erakusketa.• Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa.• Asto erakusketa.• Behor eta zaldi erakusketa.• Euskal txerri eta oilo erakusketa.• Gazta lehiaketa.• Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa.• Lore eta landare erakusketa.• Artisau erakusketa. 11:00etan, KALEJIRA, Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako TRIKITI-PANDERO eta SOINUJOLEEN TALDEA, TXISTULARIAK ETA TOLOSAKO GAITEROAK ibiliko dira herriko kaleetan. 12:00etan, 29. SAGARDO- DASTAKETA, plazan.Abaltzisketa: Zalbide.Aduna: Aburuza, Zabala.Asteasu: Sarasola.Astigarraga: Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Larrarte, Lizeaga, Petritegi.Ataun: Urbitarte.Azpeitia: Añota.Donostia: Barkaiztegi.Hernani: Otsua-Enea, Altzueta, Akarregi, Larre-Gain, Itxas-buru.Ikaztegieta: Begiristain.Legorreta: Aulia.Tolosa: Isastegi.Urnieta: Elutxeta.Usurbil: Saizar.Zerain: Oiarte. 13:15ean, Lehiaketetako SARI-BANAKETA. 14:00etan, BAZKARIA Antixena gaztetxean, Txosna batzordeak antolatuta. 14:00etan, HERRI BAZKARIA, Zubikoa kiroldegian. 17:00etan, Herriko GAZTETXOEKIN HERRI KIROLAK, plazan. 18:00etan, EZTEN GIRO TALDEAREKIN ERROMERIA, Atzeko Kalen. 18:00etan, Profesionalen HERRI KIROLEN JAIALDIA, plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian. Ondoren, OBANEUKE ERROMERIA, plazan. 19:00etan, Ekitaldia: “Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde”, Txosnagunean 19:30ean, parrokian F. ESNALEN SALBEA, Parrokiako koruak eta Oñati abesbatzak abestuta 22:00etan, TRIKIMAILU, GOSE eta DANTZADI taldeen kontzertua, Txosnagunean.
Bularretik mintzora egitasmo barruan Ibilbide bat liburutegian barrena saioa egingo dute Yolanda Arrieta idazlearekin Txiki Txokoan. Erakutsiko dute umeendako liburuak non dauden, zein irizpide erabili liburu bat aukeratzerakoan, zelan sortu irakurtzeko zaletasuna eta beste hainbat kontu.
Clownean hasteko edo lehen ezagutzak jasotakoek sakondu dezaten ikastaro trinkoa antolatu dute Jaiki elkarteko kideek. Irakaslea izango da Maite Pinedo. Urriaren 3an izango da, zapatua, egun osoz (10:00-14:00 eta 16:00-20:00) eta prezioa da 35 euro (langabeek, 30 euro). Izena emateko bideak hemen: 943-53 43 96 eta jaikielkartea@yahoo.es.
Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian dela kontuan hartuta, zapaturako ekintza antolatu dute Elgetan. Lehengo eta oraingo emakumeen askatasunaren alde lelopean irteera egingo dute La Belga posiziora bertan bandera morea zabaltzeko. Herritar guztiak daude parte hartzera deituak. Taldea 10:30ean abiatuko da herriko plazatik.
Gazteleku zerbitzuak urriaren 3an hasiko da martxan. Urritik martxora, zapatuetan eta domeketan, 16:00etatik 20:00etara. Kuota: 25 euro hilean. Izen-ematea eta argibideak udaletxean.
Nazioarteko Organo Zikloa.
Oinarrizko Internet, ofimatika, sare sozialak, Google apps... Astelehenetik egubakoitzera, 09:00-13:00 eta 16:00-20:00. Informazioa: tutor.bergara@kzgunea.net eta www.kzgunea.net.
Heldu da eguna, gaur Maritxu Kajoi da Arrasaten. Euritsu esnatu da eguna eta iragarpenek diote euria izango dela protagonista gaur. Hala ere, eguraldiak ez du arrasatearren festa gosea zapuztuko. 1977a ezkero arrasatearren ama birjinarik maitatuena denaren omenez, haur, gazte zein heldu dotore-dotore jantziko dira. Kuadrillak mahaiaren bueltan eseriko ditu Maritxuk eta Komisiñuak gogora ekarri die "izugarri" eskertzen duela loreak jasotzea. Eskapularioaren mezuak gaur bertan Bergarara helduko den Emakumeen Mundu Martxarekin egin du bat aurten.
Matrikula epe zabalik urriaren 1etik 9ra. Erabiltzaileek abenduaren 1ean hasteko aukera. Gogoratu haurreskola %75ean beteta ez badago edozein unetan matrikula daitezkeela umeak.
Urriaren 24an ospatuko da Bibliotekaren Eguna, Estatu osoan. 1997a ezkero urtero antolatzen den ekimena da, gizarteari irakurtzearen garrantzia gogoratu eta bibliotekarien lana goraipatu gura duena. Bada, Arrasateko Bibliotekak egitarau berezia antolatu du aurten: "Kultura aniztasuna nabarmendu nahi izan dugu aurten; horregatik, egitarauan bertan hainbat hizkuntzatan esan nahi izan dugu ongi etorri. Bibliotekak guztiendako ditu ateak zabalik", adierazi du Asun Agiriano bibliotekariak.
Hitzik gabe komunikatzea, 0 eta 3 urte arteko haurra hartzaile nagusi dela. Hori da Kulturateko Udal Bibliotekako Haurtxotekara bueltan datorren Azalerako ipuinak tailer bereziaren funtsa; iaz egin zen lehen aldiz. Urriaren 1ean, 8an eta 15ean izan go dira saioak, 10:30ean. 0 eta 3 urte arteko umeei eta haien guraso edo hezitzaileei dago zuzenduta. Doakoa da izena ematea –irailaren 29ra arte– eta saioak euskaraz izango dira. Argibide gehiago: 943 25 20 25 edo aagiriano@arrasate.eus.
Bergarako Udalaren Gizarte Ongizate Sailaren laguntzarekin, ARANSGIk, Zeinuen Hizkuntza lantzen hasteko ikastaroak antolatu ditu. Eskualdeko interesatu guztiei zuzenduta dago, gorrekin komunikazioa hobetu nahi dutenentzat.
Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. Plastikosko sokak ez dira batuko. Bilketa puntuak: (Arratsaldez utzi behar dira, bilketa goizean goiz egingo dute-eta) Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean.
Eskulanak, margoak, argazkiak eta egurrezko artisautza lanak. 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Martitzenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:30era. Zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Untzillako jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran. Egubakoitzean, 19:00etan hasiko dituzte jaiak, ondoren afaria eta bertsolariak izango dituzte. Zapatuan: 12:00etan meza; 16:00etan mus txapelketa; 17:30ean pailazoak; 19:00etan txokolatada; 23:00etan dantza saioa; eta 23:00etan bolo txapelketa. Domekan: 12:00eta meza eta 13:00etan dantzaldia Kupela taldearekin.