Ikastaroak Bergarako AransGi, Gipuzkoako pertsona gorren familien elkarteko zentroan emango dira, Boni Laskurain kalean. Urtarrilean hasiko dira klaseak ematen eta guztira 30 orduko iraupena izango dute. Zeinuen hizkuntza lantzen hasteko kurtso honek Maiatzera arteko luzera izango du. Lehenengo mailan saioak asteazkenero izango dira 19:00etatik, 21:00tara. Interes gehiago duenarentzat, maila altuagoak ere eskaintzen dira. Matrikula irekita dago, eta izena emateko 87 euro ordaindu beharko dira.
Zeinu hizkuntza ikastaroa kurso praktikoa izango da. Hizkuntza ikastean zentratuko da eta ez da gainontzeko materiarik emango. Beste edozein Hizkuntza ikasteko kurtso bat bezalakoa izango dela adierazi dute AransGItik bertatik.