Hona azaldu dute ekimenaren xedea: "Helburua da ahozko tradizioa eta haur literatura ezagutzea. Masajeak eskaintzen duen hitzik gabeko komunikazioa baliatuz, hitz jokoak, poemak, kantuak eta ipuinak landuko dira giro lasai eta atsegin baten", diote Udal bibliotekatik.
Iaz moduan, Saroa Bikaindi hezitzaile durangarrak gidatuko ditu saioak. Horren gazteak izan arren, ipuinek eragina dutela sinesten du Bikaindik: "Asko gustatzen zaie. Ipuin laburrak direla, hitz-jokoak, errimak... Horiek haurrendako elikagai moduan hartzen ditut nik". Haurrak dira hartzaile nagusiak, baina ez bakarrak. Gurasoendako "oso baliagarria" da ikastaroa: "Materiala eta baliabideak ezagutzeko oso saio egokiak dira. Ez dut espero denok adi-adi egotea, inondik inora". Iaz parte hartu zuten gurasoak "oso pozik" geratu ei ziren: "Samurra da, oso atsegina. Adin tarte horretako haurren gurasoak oso gogotsu etorri ohi dira eta horrek asko errazten du dena".
Literatura solasaldiak
Bestalde, urri amaieran hasiko dira euskarazko zein gaztelerazko literatura solasaldiak. Euskarazkoak urriaren 28an, azaroaren 18an eta abenduaren 17an izango dira, 18:15etik 20:15era, Kulturaten. Gaztelerazkoak urriaren 21ean, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Kulturaten. Izen-ematea urriaren 1ean irekiko dute bi ekimenetarako.