Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian dela kontuan hartuta, zapaturako ekintza antolatu dute Elgetan. Lehengo eta oraingo emakumeen askatasunaren alde lelopean irteera egingo dute La Belga posiziora bertan bandera morea zabaltzeko. Herritar guztiak daude parte hartzera deituak. Taldea 10:30ean abiatuko da herriko plazatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.