ALBISTEAK

Debagoienak udal hauteskundeetan erakutsitako bidea jarraitu du

Uxue Igarza Loiola 2023ko uzt. 23a, 23:06

EH Bildu izan da eskualdeko herri guztietako lehen indarra eta PSE-EEk nabarmen egin du gora, udal hauteskundeak kontuan izanda. %68,36ko parte-hartzea erregistratu da Debagoienean; 2019ko hauteskundeekin alderatuta, bi puntu egin ditu behera.

Duela lau urteko Espainiako hauteskundeetan, botoen %36,42 eskuratu zituen EH Bilduk; oraingoan, %42,90. EAJk, berriz, 3.221 boto gutxiago izan ditu oraingoan. PSE-EEk gora egin du eta 2019an botoen %13,18 izatetik %17,21 izatera igaro da.

Bestalde, joan den maiatzeko Udal hauteskundeetako datuak aztertuta, parte-hartzea areagotu da. Maiatzeko abstentzioa %37,58koa izan zen eta gaurkoa %31,64koa.

Maiatzeko joerari eutsiz, EH Bilduk bere nagusitasuna mantendu duela. Halere, PSE-EEk nabarmen egin du gora: 2.198 boto jaso zituzten sozialistek maiatzean Debagoienean eta oraingoan 5.792.

Hauteskundeetako emaitzak herriz herri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak