Botoa ematera deituta zeuden 8.777 oñatiarretatik 6.070ek eman dute botoa (%69,15); parte-hartzea 4 puntu jaitsi da. Abstentzioa %30,84koa izan da, boto zuriak 21 (%0,35) eta baliogabeak 19 (%0,31).
Duela lau urteko Espainiako hauteskundeekin alderatuta gora egin du EH Bilduk 6,79 puntu egin ditu gora; EAJ aldiz, 7,31 puntu behera egin ditu. PSE-EEk 2,98 puntu gora egin ditu eta PPk ere zertxobait igo du, 0,39 puntu. Bestalde, Sumar alderdia Elkarrekin Podemosek lortu zituen datuekin alderatuta 2,75 puntu egin ditu behera.
Bestalde, joan den maiatzeko Udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuta egoera bestelakoa izan da. EH Bilduk 6,01 puntu galdu ditu eta EAJ 12,22. Aldiz, PSE-EEk eta PPk nabarmen gora egin dute. PSE-EEk 218 boto lortu zituen maiatzeko Udal hauteskundeetan, Espainiakoetan aldiz 666. PPk ere 14 boto gehiago lortu ditu.