Abstentzioa %30,74koa izan da, baliogabeak 26 izan dira eta zuriak 18.
Duela lau urteko Espainiako hauteskundeekin alderatuta, eta udal hauteskundeetan gertatu bezala, EH Bildu nagusitu zaio EAJri. 283 boto gehiago jaso ditu EH Bilduk eta 362 gutxiago jeltzaleek. Bestetik, PSE-EEk, PPk eta Voxek gora egin dute –azken biek apalago–. Bukatzeko, Sumarrek ez du lortu Elkarrekin Podemosek 2019an lortutako zenbatekoari eustea.
Bestalde, joan den maiatzeko Udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, EH Bilduk eta EAJk boto gutxiago izan dituzte –123 eta 391 gutxiago– eta PSE-EEk, aldiz, 452 boto gehiago izan ditu.