EH Bilduk lortu ditu boto gehien Antzuolan hiru puntu gora eginda

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko uzt. 23a, 23:00

1.602 antzuolarrek eman dute botoa gaurkoan (%71,91) eta horietatik 563 lortu ditu EH Bilduk (%49,34). Ostean, EAJk 294 boto (%25,76), PSE-EEk 175 (%13,75), Sumarrek 84 (%7,36), PPk 22 (%1,92), Voxek 9 (%0,78), bina boto Pacmak, Alderdi Komunistak eta Recortes Cerok (%0,17) eta Aulki Zuriak 1 (%0,08). Abstentzioa %28,08koa izan da, 2019an baino lau puntu gehiago.

2019ko azaroko Espainiako hauteskundeekin alderatuta EH Bilduk ia boto kopuru bera baina 3,14 puntu gora egin du, EAJk aldiz 4,19 puntu behera. Inguruko herrietan bezala, PSE-EEk gora egin du Antzuolan, 3,14 puntu kasu honetan. Sumarrek botoen %7,36 lortu ditu, Elkarrekin alderdiak 2019an lortu zuenarekin alderatuta 3 puntu behera egin ditu. Eta PPk eta Voxek zertxobait hobetu dute.

Bestalde, konparaketa maiatzeko Udal hauteskundeetako emaitzekin egiten bada, EH Bilduk eta EAJk behera egin dutela ikusi daiteke; 7,89 puntu lehenak, eta bigarrenak 7,95. PSE-EEk aldiz 7,21 puntu gora egin ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak