Arrasaten, eskualdeko joerarekin bat, EH Bildu nagusi

Uxue Igarza Loiola 2023ko uztailaren 23a

16.930 arrasatear zeuden deituta gaur botoa ematera eta 11.255ek hartu dute parte; beste modu batera esanda, parte-hartzea %66,47koa izan da. 2019ko hauteskundeekin alderatuta 1,64 puntu egin ditu behera parte-hartzeak.

Abstentzioa %33,52koa izan da, baliogabeak 74 izan dira eta zuriak 42.

Duela lau urteko Espainiako hauteskundeekin alderatuta, 416 boto gehiago izan ditu EH Bilduk eta PSE-EEk 368 boto gehiago. Jeltzaleek 1.077 gutxiago izan dituzte.

Bestetik, joan den maiatzeko Udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, aipatzekoa da PSE-EEk bikoiztu baino gehiago egin dituela botoak. Gauza bera gertatu da PPrekin ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak