EH Bildu garaile Bergaran; sozialistek ere emaitza onak

Eneko Azkarate Laspiur 2023ko uzt. 23a, 22:45

Duela lau urteko hauteskundeekiko, parte hartzea bi puntu txikiagoa izanda ere, EH Bilduk 300 boto irabazi eta garaile geratu da Bergaran ia 3.500 botorekin.

Duela lau urteko Espainiako hauteskundeekin alderatuta, EAJk egin du behera nabarmen eta PSE-EEk eta PPk gora. Sumarrek ez ditu Elkarrekin Podemosek lortu zituen botoak lortu.

EH Bilduk ia 6 puntu egin du gora; EAJk, ostera, 7 behera. PSE-EEk ia 5 puntu irabazi ditu eta PPk apur bat egin du gora. Sumarrek, 679 boto lortu ditu (%8,58). Baina Elkarrekin Podemosek, duela lau urte, 1.025 boto lortu zituen (%12,27).

Bestalde, joan den maiatzeko Udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, bestelakoa da joera. Nahiz eta irabazle izan nabarmen, EH Bilduk duela bi hilabeteko hauteskundeekiko ia 500 boto galdu ditu (12 puntu behera). EAJk boto gutxiago galdu ditu (6 puntu behera). Bereziki PSE-EE (ia 10 puntu gora), baina baita Sumar (5 puntu) eta PP (3 puntu) izan dira gora egin dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak