2019ko Espainiako hauteskundeekin alderatuta, EAJ izan da botoak galdu dituen bakarra. Gainerako alderdiek boto gehiago lortu dituzte. Dena den, Sumarrek boto gutxiago lortu ditu, duela lau urte Elkarrekin Podemosek lortu zituenak baino. PSE-EE izan da hirugarren indarra, botoak irabazita eta 5 puntu gora eginda.
Bestalde, joan den maiatzeko Udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, EH Bilduk boto gehien galdu ditu, eta 16 puntu egin du behera. EAJren galera txikia izan da, oso antzeko emaitzak lortu ditu. PSE-EEk du gora nabarmen, ia 7 puntu. Duela bi hilabeteko Udal hauteskundeetako EH Bilduren boto asko, sozialisten eta Sumarren artean banatu dira.