Duela lau urteko Espainiako hauteskundeekin alderatuta 6,16 puntu behera egin du EH Bilduk, EAJk aldiz, 4,9 puntu gora egin ditu 2019ko boto kopurua mantenduz. Sumarrek duela lau urte Elkarrekin alderdiak lortu zituen antzerako datuak izan ditu Gatzagan. PPk aurrekoetan ez zuen botorik lortu, oraingoan bat lortu du, eta Voxek boto bakarra izaten jarraitu du.