9 puntu gora eginda, EH Bildu garaile Eskoriatzan

Eneko Azkarate Laspiur 2023ko uzt. 23a, 21:55

EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Eskoriatzan, 868 botorekin (%40,78), 2019ko Espainiako hauteskundeekiko 9,45 puntu gora eginda. EAJ izan da bigarren indarra, 497 botorekin (%23,35) eta 9,58 puntu galduta.

Parte hartzeak apur bat egin du behera (-2,24 puntu) eta bozkatzera deituta zeudenen %66,29 joan da botoa ematera.

Duela lau urteko Espainiako hauteskundeetan EAJ izan zen lehen indarra. Oraingoan, EH Bildu garaitu zaie jeltzaleei, nabarmen. PSE-EEk ere gora egin du, baita PPk ere. EAJ izan da behera egin duen alderdi bakarra.

Bestalde, joan den maiatzeko Udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, oraingoan parte hartzea ia 2 puntu handiagoa izan da. EH Bilduk boto asko galdu ditu, gehien (-373); EAJk ere galdu ditu botoak, baina gutxiago (-129). Eta PSE-EEk irabazi ditu boto gehien maiatzaren 28ko Udal hauteskundeekiko: 351. Sumarrek ere gora egin du, Elkarrekin Eskoriatzak lortu zituen botoekin alderatuta: 116.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak