2021 mar 17 Leintz Gatzaga
Martxoaren 8aren baitan, Bergarako Indai taldearen emanaldi akustikoa izan zen joan den egubakoitzean. Emakumeen ahotsak geroz eta ozenagoak diren arren aurretik bide luzea dagoela adieraziz, emakumeen presentzia handitu egin nahi dutela ozen abestu eta aldarrikatu zuten Leire Moñux, June Nogueiras, Nerea Aginagalde eta Leire Ugarte musikariek. Bertsioak eskaini zituzten, eta sekuentzia Nogen taldearen, Alene kantua da.