Zinta moreez herria apaindu ostean, dantzan aritu ziren Gatzagan ere

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 9a, 10:05

M8an, Leintz Gatzagako elkarretaratzean batutakoak.

Leintz Gatzagako Sorginak Emakume Taldeak deituta, azken urteotan egin moduan, zinta moreekin bete zuten herria, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Elkarretaratzea egin zuten plazan, eta, egunerako prestatu zuten bertsoa abesteaz batera, dantzan ere aritu ziren.

Zinta moreekin herria apaindu zuten Leintz Gatzagako Sorginak Emakume Taldekoek atzoko egunean:

Zinta morea AS de copas iturrian.

Ama begira zazu doinuarekin honako bertsoa kantatu zuten, Gatzagako elkarretaratzean batutakoek:

Sorginak bildu gara, Martxoak 8an

Emakumeak gara, ta goazen dantzara

Tarailaralai, ta goazen dantzara! (Bis)

Ama ez dago hemen, dauelako greban

Gaur bere egun da-ta, gaude borrokan

Trailaralai, gaude gu borrokan! (Bis)

Musika eta antzerkia asteburuan

Datozen egunetan ere izango dituzte hainbat ekintza Martxoaren 8aren baitan, Gatzagan. Martxoaren 12an, esaterako, Indai talde bergararraren emanaldia izango dute, 19:00etan, plazan. Domekan, martxoaren 14an, berriz, Luze edo Motz antzerkia izango da kultura etxean, 10:00etan. Azken honetan, edukiera mugatua denez, izena eman beharko da Labidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak