Irratia

IGO AUTOBUSERA!

Urritik ekainera bitartean egiten da saio hau. Arrasateko albisteak eta gaiak lehenesten ditugu irratsaio honetan, leku zabala dute baina, Debagoieneko gainontzeko herrietakoek eta baita gai orokorragoek ere. Hainbat tarte jasotzen dituen magazina da, albistegia; askotariko kultura ekitaldietarako zozketak; agenda-hitzorduak, eguraldi iragarpena...
-- Goiena Irratia --
33 atal entzuteko
Emakume gazte baten eguneroko bizipenak
2023/10/20

Maria oses arrasatearrak idatzi du, AEDren enkarguz, Ni ta nitarrak bakarrizketa eta Iholdi Beristain Portugaleteko aktore eta musikariak antzeztuko du taularen gainean; domekan Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean, 19:30ean, estreinatuko dutela aitzakia hartuta, gaurko Igo autobusera gonbidatu dute Iholdi Beristain.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-20
2023/10/20

20 urtetan zehar uhinetan barrena askotariko kontuak batzen ibili da FMko 107.7ko autobusa, bada, erretiroa hartzeko ordua iritsi zaio eta aurrerantzean Zaku bete kontu saioak hartuko du Arrasate Irratian lekukoa. Gaur, egubakoitza, egin dute, bada, azken Igo autobusera! saioa.

Igor Elortza: "Ikus-entzunezko bertsoak dira gure ikuskizunaren oinarria"
2023/10/19

Arrasateko Udal Bibliotekak antolatuta, bihar, egubakoitza, Anonyme Popular ikuskizuna eskainiko dute Igor Elortzak, Rafa Ruedak eta Alvaro Olaetxeak Kulturateko areto nagusian, 20:00etan; Arrasate Irratiko Igo autobusera! saiora gonbidatu dute Igor Elortza.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-19
2023/10/19

Eguneko albisteen kontaketa; Arrasateko Bibliotekak Nazioarteko Bibliotekaren Ehunaren harira antolatutako egitarauaren baitan bihar, egubakoitza, Kulturateko areto nagusian izango den Anonyme Popular ikuskizunari buruzko solasaldiak taularen gainean izango den Igor Elortzarekin solasaldia; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, eguena, Igo autobusera! saioan entzungai.

'Haurren aurrean helduok heldu' ekimena abiatzear
2023/10/18

Guraso eta zaintzaileei euren arteko, hau da, helduen arteko, euskararen erabileran eragiteko eta haurrekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko ekimena da Haurren aurrean helduok heldu. Euskaltzaleen Topagunean abiatuko du bihar, eguena, eta hamar egunetan zehar askotariko ekitaldiak egingo dituzte Euskal Herriko herri askotan, horien artean, Arrasaten. Geike taldeko kide Dunixe Royo gonbidatu dute Arrasate Irratiko Igo autobusera! saiora.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-18
2023/10/18

Eguneko albisteen kontaketa, Euskaltzaleen Topaguneak bihar, eguena, abiaraziko duen Haurren aurrean, helduok heldu ekimenari buruzko solasaldia Arrasateko Geike taldeko kide Dunixe Royorekin; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, eguaztena, Igo autobusera! saioan entzungai.

Zapatuko azokan, sagarra protagonista
2023/10/17

Anne Otegi sukaldariak sagarra osagai nagusi baliatuta sukaldaritza-erakustaldia egingo du zapatuan Seber Altube plazan egingo duten bertako produktuen azokan. Herriko eta eskualdeko askotariko produktuez gainera, Ezkioko Ariztizabal baserriko Eneko Solanaren askotariko sagarrak izango dira eskuragarri. Horiek eta kontu gehiago kontatu dituzte Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioan azokako antolatzaile taldeko kide Agurtzane Diez eta Anne Otegi sukaldaria gonbidatuta.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-17
2023/10/17

Eguneko albisteen kontaketa, horien artean Goiena telebistan gaur, martitzena, abiatuko duten Bixi ibili! saioari buruzkoak Aitor Agirianoren eskutik; zapatuan Seber Altube plazan egingo duten eta sagarra protagonista izango den bertako produktuen azokari buruzko solasaldia antolatzaile taldeko Agurtzane Diez eta Anne Otegi sukaldariarekin solasaldia; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, martitzena, Igo autobusera! saioan entzungai.

Asteon abiatuko dute Sasoibide ekimenaren ikasturte berria
2023/10/16

Lorea Iregi eta Marga Gorrotxategi gonbidatu dituzte Arrasateko Irratiko gaurko, astelehena, Igo autobusera! saiora. Sasoibide ekimeneko kideak dira eta eguaztenero mendi ibilaldiak egiten dituzte eta egunenetan, berriz, bestelako askotariko irteerak, herriko eta eskualdeko txoko ezberdinetan zehar lagun giroan. Hala kontatu dute Arrasate Irratian egindako solasaldian.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-16
2023/10/16

Eguneko albisteen kontaketa; asteburuko hitzorduen gainbegiratua; Sasoibide ekimeneko kide Lorea Iregirekin eta Marga Gorrotxategirekin solasaldia; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, astelehena, Igo autobusera! saioan entzungai.

AEDren 40.urteurreneko ekitaldiak berbagai
2023/10/11

Ekainaren 1ean abiarazi zuten AEDren 40. urteurreneko egitaraua, AED, 40 urte Arrasate euskalduntzen erakusketarekin. Orain, udazkenarekin batera, "kultura eta jaia ardatz izango dituen ekintza sorta" aurkeztu dute. AEDko dinamizatzaile Itxaro Artola gonbidatu dute Arrasate Irratiko Igo autobusera! saiora.

Iker Galartza: "Dekoratu eta bestelako berrikuntza asko ditugu"
2023/10/12

Seigarren bira borobiltzen ari da Gure Zirkua. Bihar, egubakoitza, hasita, hamaika emanaldi eskainiko dituzte guztira, Aretxabaletako MUko Ikus-entzunezko fakultatearen ondoan kokatu duten karpan. Iker Galartza, Poxpolo pailazoa eta Gure Zirkuko arduraduna gonbidatu dute asteon, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-11
2023/10/11

Eguneko albisteen kontaketa; asteburuko hitzorduen gainbegiratua; AEDren 40.urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien gaineko solasaldia AEDko dinamizatzaile Itxaro Artolarekin solasaldia; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, eguaztena, Igo autobusera! saioan entzungai.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-10
2023/10/10

Eguneko albisteen kontaketa; Gure Zirkuko arduradun Iker Galartzarekin solasaldia Aretxabaletan eskainiko dituzten emanaldiei buruz; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, martitzena, Igo autobusera! saioan entzungai.

Bibliotekari balioa eman gura dion egitarau oparoa, urriaren 16an hasita
2023/10/11

Bibliotekaren Eguna da urriaren 24a eta, urtero moduan, aitzakia baliatuta, egitarau zabala antolatu du Arrasateko Udal Bibliotekak. Bertako zuzendari Asun Agirianok Arrasate Irratian kontatu ditu xehetasun guztiak, Igo Autobusera! saioan.

Jose Antonio Altuna 'Txatillo': "Nik bizi izandakoa kontatu gura izan dut eta guztia egia da; ezin dut onartu gezurrik esatea"
2023/10/03

Jose Antonio Altuna. Conversaciones liburua argitaratu du Esteban Altuna semeak aitaren bizitzaren errepaso zabala eginez. Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioan solasaldi zabala egin dute Arrasateko enpresaburu -JMA- eta alkate oiharekin.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-09
2023/10/09

Eguneko albisteen kontaketa; asteburuko ekitaldien gainbegiratua; Bibliotekako Egunaren harira antolatutako ekitaldiei buruzko solasaldia Arrasateko Bibliotekako zuzendari Asun Agirianorekin; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, astelehena, Igo autobusera! saioan entzungai.

Jon Plazaola: "Arrasate Irratian egin nituen lehenengoak"
2023/10/07

Tu-Tum, Platz! bakarkako ikuskizuna eskainiko du domekan, Eskoriatzako Zaldibar antzokian, 19:00etan; bost eurotan daude, Bibe.me atarian, sarrerak eskuragarri.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-06
2023/10/06

Eskapularioa jantzita egin du uhinetan zehar bidaia gaur, egubakoitza, Maritxu Kajoi eguna, Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioak. Maritxu Kajoi Komisioko kide Ander Zeziagarekin abiatu dute ibilbidea eta eskapulario bilduma-egilea den Nagore Llodio gonbidatu dute gero. Kontu horiez gainera, astebururako agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena gaurko Igo autobusera! saioan entzungai.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-05
2023/10/05

Eguneko albisteen kontaketa; Jon Plazaola aktorearekin solasaldia, domekan Eskoriatzako Zaldibar antzokian eskainiko duen Tu-Tum, Platz! bakarrizketa saioa abiapuntu hartuta; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, eguena, Igo autobusera! saioan entzungai.

Kooltur Ostegunak ziklo berria abiatzear dute
2023/10/04

Bengo, The Movement, Munlet eta Grade 2 taldeak gonbidatu ditu, hurrenez hurren, Kooltur Ekintza taldeak urriko eguenetarako Arrasateko gaztetxera; kontzertu guztiak, orain arte moduan, 22:00etan izango dira, eta sarrerak, zazpi euroren truke. Bihar abiatuko dute hamalaugarren aldia eta Arrasate Irratiko Igo autobusera! saiora gonbidatu dituzte antolatzaile taldeko kide Nerea Ruiz de Azua eta Su festak liburuaren idazle Jon Urzelai.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-04
2023/10/04

Eguneko albisteen kontaketa; bihar, eguena, Kooltur Ekintzak taldeak abiatuko duen hamalaugarren Kooltur Ostegunak musika zikloari buruzko solasaldia antolatzaile taldeko kide Nerea Ruiz de Azuarekin eta Su festak liburuaren idazle Jon Urzelairekin; agenda hitzordu proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, eguaztena, Igo autobusera! saioan entzungai.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-03
2023/10/03

Eguneko albisteen kontaketa; Jose Antonio Altuna Txatilo Arrasateko enpresaburu -JMA- eta alkate oiharekin solasaldia; agenda hitzordu proposamenak eta kontu gehiago, gaurko, martitzena, Igo autobusera! saioan entzungai.

Garratz taldearen 'Hau ez da irratian entzuten' abestia, Arrasate irratian
2023/10/03

Arrasateko Garratz musika taldeak bihar, urriak 4, kaleratuko du euren lehen EPko aurrerapen abestia: Hau ez da irratian entzuten. Urriaren 4an plataforma digitaletan kaleratu aurretik, Arrasate irratian entzun da lehen aldiz.

Soinu urbanoei leku egin die Neomak taldeak
2023/10/02

Edozein harremanetan komunikazioak duen garrantzia oihukatzen dute Aioiai kantuan eta bideoklipean. Azken hori Muskizen eta Erandion grabatu dute Ane Berriotxoaren gidaritzapean, Paula Bravoren koreografiarekin. Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioara gonbidatu dute Neomak taldeko kide Leire Etxezarreta.

'Igo autobusera' saioa: 2023-10-02
2023/10/02

Eguneko albisteen kontaketa; Neomak taldeko kide Leire Etxezarretarekin solasaldia; agenda hitzordu proposamenak eta kontu gehiago, gaurko, astelehena, Igo autobusera! saioan entzungai.

Garai bateko Donostia Zinemaldiko bizipenak
2023/09/29

1983an egin zuten Donostia zinemaldiaren 31. aldian bizi izan zituenak gogora ekarri ditu Jose Mari Velez de Mendizabalek bere Hots begi danbolinak blogean argitaratu duen argazki bitxia erakutsita; garai hartan, kultura sailburuordea zen aramaioarra.

'Igo autobusera' saioa: 2023-09-29
2023/09/29

Eguneko albisteen kontaketa; asteburuko ekitaldien gainbegiratua, horien artean, Gipuzkoan Gazte Tour ekimenari buruzko solasaldia Arrasateko Udaleko Belaunaldien arteko batzordeko buru Gladys Fernandezekin eta Donostia Zinemaldira bisita, Imanol Gallegoren eskutik; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, egubakoitza, Igo autobusera! saioan entzungai.

'Igo autobusera' saioa: 2023-09-28
2023/09/28

Eguneko albisteen kontaketa; Ttakun txalaparta taldeko kide Gorka Zubizarretarekin zapatuan egingo duten Txalaparta Festaren inguruan solasaldia; agenda hitzorduak; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, eguena, Igo autobusera! saioan entzungai.

'Igo autobusera' saioa: 2023-09-27
2023/09/27

Eguneko albisteen kontaketa; Ttap aldizkarian egindako Euskaltzaleen Topaguneko lekuko aldaketari buruzko solasaldia; agenda hitzorduak; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko, eguaztena, Igo autobusera! saioan entzungai.

Euskal Zinemaren eguna Donostia Zinemaldian gaur
2023/09/26

Paco Sagarzazu eskarmentu handiko Donostiako aktorea omenduko dute Euskal Zinemaren egunean, gaur, egingo duten galan; horrez gainera, askotariko euskal ekoizpenekin gozatzeko aukera izango da egunean zehar. Horiek eta kontu gehiago kontatu ditu Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan jaialditik zuzenean Imanol Gallego zine adituak.

'Igo autobusera' saioa: 2023-09-26
2023/09/26

Eguneko albisteen kontaketa; Donostia Zinemaldira bisita Imanol Gallego zine adituarekin gaur, martitzena, egiten ari diren Euskal Zinemaren Eguneko ekitaldiei buruzkoak eta bitxikeria gehiago kontatzeko; agenda hitzorduak; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko martitzena Igo autobusera! saioan entzungai.

'Igo autobusera' saioa: 2023-09-25
2023/09/25

Eguneko albisteen kontaketa; asteburuko hitzorduen gainbegiratua; zapatuan Oñatiko Ganbara Abesbatzak Donostia Zinemaldiaren baitan Euskadiko Orkestrarekin egin zuen kontzertuari buruzko kontakizuna abesbatzako zuzendari Aitor Bianekin izandako solasaldia; agenda hitzorduak; Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago, gaurko astelehena, Igo autobusera! saioan entzungai.

.2..