Herriko ikastetxeetako Ikasleek eguerdian hasi dituzte aldarrikapenak

Mirari Altube Arrese 2021eko martxoaren 8a

Aretxabaletako Lanbide Eskolako, Kurtzebarri institutuko eta Arizmendi ikastolako Almen guneko hainbat ikaslek bat egin dute Martxoaren 8ko aldarrikapenarekin eta Herriko Plazan elkartu dira 13:00etan. Etorkizuna aldatzera gatoz! eta Euskal Herri antiarrazista, antikapitalista eta feminista eraikitzera gatoz leloak erakutsi dituzte.

Pikarraituz gazteen talde feministak eta Ikama taldeak deitutako elkarretaratzea izan da. Elkar-zaintzearen aldeko aldarria egin dute: "Neska* gazteok zaintza, gure arteko sare anitzak ehuntzea, elkartasuna, elkar-zaintza, borroka... direla argi daukagu! Pandemia honek iraungo duen bitartean guk ez ditugu euren hitzak sinistuko, guk borroka feministarako hautua hartzen dugu!". Eta sistema brintzatzera deitu dute: "Neska* gazteok elkar saretuz, sistema arrakalatu!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak