"Gaur arratsaldean Bergarako epaitegien aurrean izan gara instituzio burgesek eta bere aparatuek emakume langileon bizi baldintzetan duten eragina seinalatzeko". Azaldu dute beharrezkoa dela "burgesia eta bere borondatea" azaleratzen duten "instituzio eta agenteen itxurakeriaz jabetzea eta bizi dugun esplotazioan eta zapalkuntzan klase horrek duen ardura azpimarratzea".
Era berean, emakume langileen interesak defendatuko dituen antolakuntza propioa garatzea "urgentziazko jarduna" dela aldarrikatu dute: "gure beharrak lehen lerroan jarri eta konpromiso osoz lan egiteko borondatea izango duen espazio politikoa indartzea".