San Martin jaien barruan jaialdi interesgarria izan zen atzo, irailak 17. Eskuz zein palaz eta kadete zein nagusien mailetan, hiru partidu jokatu ziren Udal Pilotalekuan. "Iazko jaietan antolatu genuen lehen aldiz eta aurten Udalak eskatu zigun berriro ere antolatzeko, ekimen interesgarria delakoan. Atzo, baina, ez zen jende asko etorri", adierazi du atzo epaile lanetan aritu zen Reyes Azkoitiak.