Danborrak hartu eta kultura etxetik abiatu dira 250 bat ume inguru kaleetan barrena. Horietatik 130 aurrez ikastetxeetan izena emandakoak izan dira, eta, gainontzekoak, beraien kabuz animatu direnak. Urtero moduan, San Martin plazan eman diote amaiera, baina izan da berezitasunik aurten. Haurren danborradako antolatzaile den Peio Garitano ezin izan da gaztetxoenekin egun handian izan eta azken kantua bere omenez jo dute. Datorren urtean berriz beraien artean izan dadin espero dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.