Klown ikuskizuna Errotalden, Elo eta Kartofen pailazoen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 4a, 11:20
Elo eta Kartofen pailazoak.

Egubakoitz honetarako, irailak 8, Algaraz taldearen Elo eta Kartofen klown ikuskizun berria antolatu du Jardun euskara elkarteak Bergarako Errotalde parkean –kultura etxea–, 18:00etan. Eguraldi txarra eginez gero ikuskizuna Oxirondoko gune librean egingo da.

Antolatzaileek familia osoari luzatu diote gonbidapena: "Familia giroan arratsalde eder bat pasatzeko aukera ezin hobea da. Animatu kurtso hasiera irribarre batekin hastera!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak