600 lagundik gora elkartu dira frontoian eta aurreikusitako piezez gain, San Martin Martxarekin borobildu dute emanaldia. Hortaz sei pieza interpretatu dituzte: Aritzeta, Ballet Parisien, Nagasaki 1957, Virginia, San Martin eta San Martin Martxa.
"Oso polita izan da jendea kantuan ikustea, jendea hunkitu egin da. Bati baino gehiagori malkoak atera zaizkio", adierazi du bandako kide Igor Larrañagak.