Guztira, bederatzi bikote lehiatu ziren Moises Azpiazuren omenezko helduendako txapelketan. Aurtengoa 32. aldia izan da. 200 euro, garaikurra, txapela eta zapia eskuratu zituzten.
Bigarren sailkatu ziren Iker Sanz eta Ana Urruzola, Lezo eta Villabonakoak. Hauek, 180 euro eta garaikurra eroan zituzten. Hirugarren bikotea, Ekain Uzkudunek eta Laura Bastidak osatutakoa izan zen, bikote txapelduna bezala, hau ere Azpeititik etorria. 170 euro eta garaikurra jaso zituzten biek.
Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bergararrak ere lehiatu ziren, eta, podiumetik kanpo geratu arren, "oso pozik" bukatu zuten txapelketa.
Bederatzi bikoteek fandangoa eta arin-arina dantzatu behar izan zuten, trikitiaren laguntzarekin.
Sari banaketaren amaieran, Amubieta eta Larrañaga irabazleek azken dantza egin zuten, txapela eta zapia soinean zituztela.