Goizak aurrera egin ahala, batu da jendea San Martinetako azokan

Miren Arregi Amasorrain 2017ko ira. 9a, 12:45

Gaur egun handia da Bergaran, San Martinetako feria handiaren eguna, hain zuzen ere. Oxirondon ipini da bigarrenez azoka eta goizeko 10:00etan hasita, askotariko produktuak ikusi eta erosteko aukera dago. Barazki, fruta eta gazta lehiaketak ere egin dira. Gazta lehiaketara 18 gazta aurkeztu dira eta barazkien eta fruten lehiaketan 15 ekoizlek eman dute izena.

Frutak, barazkiak, euskal pastelak, txerrikiak, ahatekiak, talo eta odoloste postuak, erle eta ezti erakusketak... Denetik ekarri dute Oxirondon jarri den San Martin jaietako azokara. Bergararrendako hitzordu garrantzitsua izan ohi da feria eta goizean goiz motel hasi bada ere –eguraldiak ere ez zuen ordu horretan laguntzen–, poliki poliki eta goizak aurrera egin ahala, animatu da jendea baserritarren produktuak ikusi eta baita erostera ere.

Lehiaketetako irabazleak

Fruta lehiaketan lehenengo saria Urtza Sarrionaindiarendako izan da; bigarrena, Sonia Isasirendako eta hirugarrena, Maria Angeles Duñabeitiarendako.

Barazkirik onenak, Tomas Larrañagak eroan ditu. Bigarren saria, Eskubaratz Sozietate Zibilarendako izan da eta hirugarrena Ezozi Etxeberriarendako.

Azkenik, gaztarik onena, Gereñuko (Araba) Andikana Anaiek eroandakoa izan dela ebatzi du epaimahaiak. Ilarduiako (Araba) La Leze izan da bigarren sariaren irabazlea eta Zeanuriko (Bizkaia) Miñaburu hirugarrenarena.

Erlazionatuak

San Martin jaietako azoka

Aitor Agiriano 2017 ira 09 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak