Kalitatezko dantza konpainia da Aukeran eta atzoko emanaldian berriz erakutsi zuten. Zeberioko pandero jolea da Muruamendiarazen azken proposamenaren abiapuntua. 65 minututan hamalau koreografia egiten dituzte dantzariek ikuskizunean, eta hori guztia dantza tradizionala eta garaikidea tartekatuz. Musikaren eta Ainhoa Aierbe aktoreak irakurritako Karmele Jaioren testuaren gainean dantzatu zuten.