Goxo jardun du Ruper Ordorikak Antzuolan

Mirari Altube Arrese 2020 uzt 19 Antzuola

Ruper Ordorikak Mugalariak taldearekin batera jardun zuen atzo Antzuolan, Uda kulturaldia-ren barruan. Herriko jaien ordez antolatu du Udalak kulturaren baitako egitaraua eta herritarrek eskertu egin dute. Eskolako patioko aulki guztiak bete ziren oñatiarraren doinu goxoak gertutik jarraitzeko.