"Etapa ezberdinak izango dituen ibilbide bati hasiera emango diogu domekan. Helburua Antzuola beste perspektiba batetatik ezagutzea da, bertako baserriak, basoak, mugarriak... Hasteko, lehendabiziko etapa honetan, Galartza auzoan zehar ibiliko gara. Bost bat orduko ibilbidea izango da, eta azken ordukorik ez badago, etxera bazkaltzera bueltatzea da asmoa. Irteera 09:00etan Olaranetik izango da. Izena ematea beharrezkoa da arrolamt@gmail.com helbidera idatzita. Baita babesteko maskara eramatea ere", azaldu du Arrola mendizale taldeak.