Udako kulturaldia ekintzaz beteta dator asteburuan

Maider Arregi 2020ko uzt. 14a, 09:34

Antzuolako jai eta kultura batzordeak Udalarekin elkarlanean uda sasoirako egitaraua kaleratu du. Pasa den asteko ikuskizunak hasiera eman bazion ere, asteburu honetan ekintza gehiago dituen egitaraua prestatu dute. Antzuolarrak jaietan murgilduta egon behar ziren honetan, kanoiak sutuko dituzte ohiko Alardea gogoan izateko zapatuan. Emanaldietan maskara derrigorra da eta sarrerak aurrez hartu behar dira.

Egitaraua

Uztailak 18, zapatua

10:00 Txistularien goizeresia eta kanoiak sutzea

11:00 Bergarako bandaren kalejira

19:00 Kanoiak sutzearekin batera eskolako patioan kontzertuak:  Liv Wallace bakarlariaren emanaldia. Ondoren Ruper Ordorika eta Mugalaris taldea. Sarrera 5 euro ikasleek eta gainontzekoek 10 euro.

Uztailak 19, domeka

09:00 Mugarriz mugarri mendi ibilbidea Arrolarekin

12:30 Eskolako patioan Pronoia ikuskizuna Virginia Imazekin. Salda eta pintxoak erretiratuendako.

17:00 Gabe mimo ikuskizuna.

Uztailak 25, zapatua

20:00 Lau eme dantza emanaldia eskolako patioan

Abuztuko egubakoitz gauetan zine emanaldiak izango dira.

Sarrerak

Ekintzatan sarrerak lortzeko deitu edo idatzi 673 905 328 telefonora; edo liburutegira jo (09:o0-13:00). Labur.eus/sarrerakantzuola (eguaztenetik aurrera).

"Elkar zaindu gaitezen"

Udalak COVID-19a ez dela desagertu ohartarazi du eta musukoak janztearen garrantzia azpimarratu du kaleratu duen oharrean. Distantziak mantentzea eta eskuak maiz eta ondo garbitzea ezinbestekoak direla ere badio. Horrez gain, Hondakinak ondo sailkatzeak eta garbi jokatzeak norbera, ingurukoak eta herria babesteko neurriak direla ohartarazi du. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak