San Inazio Eguna ospatuko dute Urbian. 11:30 Bertso-meza. 13:00 Herri kirolak. Soinu-joleak egunean zehar: Sukia eta Marki. Fondan janari eta edari zerbitzua egongo da.
Gaurtik hasi eta asteburu guztian zehar. Gaurko egitaraua: 16:00 auzolana, kartel prestaketa, sute baten aurrean nola jokatu –azalpena eta praktika–; 20:00 kanpai-jotzea trikitilariekin; 21:30 auzoko kantu eta bertso afaria; 23:30 trikitilariekin erromeria.
Aretxabaletako Kixkor, Izotz eta Ezkutu tabernek Atxabalta Summer Fest eguna antolatu dute uztailaren 30erako. Musika, jan-edana eta hainbat jarduera izango dira egun osoan zehar herriko tabernetan. Ezkutu taberna 12:00: Patata tortilla txapelketa. 12:00: Downtempo vinyl set. 23:00: Luki Luk Aaron.*Egun osoan mojitoak izango dira salgai. Izotz taberna 15:00: Paella herrikoia terrazan. 19:00: Chico Infierno kontzertua. 22:00: EH Sound DJ saioa. Kixkor taberna 20:00: DJ Maikel Night.