Irailaren 18an irteera antolatu du Alaiak Erretiratuen Elkarteak Lekeitiora. Honakoa da egitaraua: 09:00 Aramaioko autobus geltokitik irteera. 10:30 Simon Bolivarren museoan bisitaldia. 11:45 Zenarruzako Abadian bisitaldia. 13:00 Lekeitio kaletik paseatu. 14:00 Egaña jantokian bazkaria. Izena emateko azken eguna irailaren 12a da. Prezioa: 35 euro. Ordainketa Kutxabanken edo Laboral Kutxan.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan, autobus geltokiaren ondoan.
Energia trantsizioaren norabidea adosteko abiatu dugun Argitzen prozesu deliberatiboaren baitan, datozen egunetan zozketaz aukeratutako Debagoieneko hainbat herritarrek euren buzoietan gutunazal hori bat jasoko dute. Bertan prozesuko Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena aurkituko dute. Izan ere, eskualdeko 50 herritarri eskatuko zaie energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak garatzeko gomendio-sorta bat osatzea. Ekimenaren aurkezpen saioa egingo dute.
Antton Telleria dator Antixena gaztetxera 'Ninini' bakarrizketa saioa egitera, Burrunda Faktoriak antolatuta. Prezioa: zortzi euro –bost euro langabeek–. Sarrerak Arranon salgai.
Udal euskaltegiko matrikula epea irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik. Eltziako eraikinean eskainiko da 2025-2026 ikasturtea. Bulego ordutegia: Goizez: 9:00-13:00; arratsaldez: 16:00-18:30. Eskaintza: • Euskalduntze ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetakoak. • Ikastaro bereziak: zaintza, ostalaritza, merkataritza …• Oñatiko euskara
Irakurketa talde ezberdinetan izena eman daiteke: Tertulixan euskaraz (Itziar Ugarteren gidaritzapean), Tertulixan gaztelaniaz (Monica Leivaren gidaritzapean), Komikiak euskaraz (Igor Leturiaren gidaritzapean), Komikiak gaztelaniaz (Kike Infameren gidaritzapean) eta Haurren irakurketa kluba (Peru Magdalenaren gidaritzapean). IIdazketa lantegiak seigarren ikasturtea hasiko du. Liburutegiko talde horietan izena eman daiteke liburutegian bertan, 943 71 61 11 edo 688 73 28 26 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@onati.eus helbidera mezu bat bidalita.
Cimasub, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa. Itsaspeko zinema emanaldia. Hilaren 18an Itsaspeko Txikizikloa egingo da, itsasoak eta ozeanoak zaintzearen garrantzira hurbiltzeko ikasleei zuzendutako jarduera hezitzailea. Programazioa osatzeko, argazki erakusketa bat egongo da ikusgai irailaren 4tik 18ra, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean.
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.