2025/09/18 18:00

Batzarra

Argitzen prozesuari buruzko aurkezpen saioa

Argitzen prozesuari buruzko aurkezpen saioa
Osoko bilkura aretoa, Bergara

Energia trantsizioaren norabidea adosteko abiatu dugun Argitzen prozesu deliberatiboaren baitan, datozen egunetan zozketaz aukeratutako Debagoieneko hainbat herritarrek euren buzoietan gutunazal hori bat jasoko dute. Bertan prozesuko Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena aurkituko dute. Izan ere, eskualdeko 50 herritarri eskatuko zaie energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak garatzeko gomendio-sorta bat osatzea. Ekimenaren aurkezpen saioa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak