Udal euskaltegiko matrikula epea irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik. Eltziako eraikinean eskainiko da 2025-2026 ikasturtea. Bulego ordutegia: Goizez: 9:00-13:00; arratsaldez: 16:00-18:30. Eskaintza: • Euskalduntze ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetakoak. • Ikastaro bereziak: zaintza, ostalaritza, merkataritza …• Oñatiko euskara
Ikasturte berrian egongo diren fitness ekintzetan izena emateko, baita ate irekietarako ere. Irailaren 10ean, 11n eta 12an izango dira ater irekiak.
Irakurketa talde ezberdinetan izena eman daiteke: Tertulixan euskaraz (Itziar Ugarteren gidaritzapean), Tertulixan gaztelaniaz (Monica Leivaren gidaritzapean), Komikiak euskaraz (Igor Leturiaren gidaritzapean), Komikiak gaztelaniaz (Kike Infameren gidaritzapean) eta Haurren irakurketa kluba (Peru Magdalenaren gidaritzapean). IIdazketa lantegiak seigarren ikasturtea hasiko du. Liburutegiko talde horietan izena eman daiteke liburutegian bertan, 943 71 61 11 edo 688 73 28 26 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@onati.eus helbidera mezu bat bidalita.
Algorithmics programazio-akademiak 6 eta 17 urte bitarteko gazteak eta haien familiak gonbidatu ditu ate ireki berezietan parte hartzera, 2025-26 ikasturteko eskaintza eta metodologia bertatik bertara ezagutzeko. Ekitaldia irailaren 2an eta 9an izango da GARAIA Parke Teknologikoan, eta bi egunetan programazioari eta teknologia berriei lotutako doako tailerrak eskainiko dira. Izena emateko klikatu hemen. Jardunaldiaren helburua gazteei programazioaren oinarriak hurbiltzea da, modu ludiko eta didaktikoan, eta familien zalantzak argitzea ikasturte berrian izena eman aurretik. Tailerretan parte hartzeko ez da aldez aurretik konpromisorik hartu behar. Jarduera-programazioa: 10:00-11:00 – Python (12-17 urte): programazio-lengoaia erabilienaren hastapenak. 11:00-12:00 – Visual Programming (8-12 urte): ikusizko tresnak erabilita, logika konputazionala lantzen. 12:00-13:00 – Roblox (9-12 urte): parte-hartzaileek beren jokoa diseinatu eta sortuko dute Robloxen. 13:00-14:00 – Caballero del Código (6-7 urte): programazioaren oinarrizko kontzeptuak haurrentzat egokituta. 16:00-17:00 – Inteligencia Artificial (12-15 urte): adimen artifizialaren erabilera arduratsua eta pentsamendu kritikoa.
Judith Puyol i Peinadoren eta Aida Valdesen i<3 Malibu baterako proiektua, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com